PARTITURA
Neskatxen esku dantza
3.maila | C-Bb-Eb-F instr. | Minus one | Pianoa | Talde anitza
Soka dantza bat da. Herri bakoitzeko ospakizun nagusienetan egiten da, patroien omenezko jaietan, Gizonezkoek nahiz emakumezkoek biribilean egiten duten gizarte dantza da. Erloju orratzen aurkako noranzkoan dantzatzen da, dantza gidatzeaz lehenengo eta azken dantzariak arduratzen direlarik batik bat. Dantzarien araberako soka-dantza ezberdinak bereiz daitezke: gizon-dantza, etxeandre-dantza, neskatxen esku-dantza eta galaien esku-dantza besteak beste. (Iturria: https://kemendt.com/gipuzkoako-dantzak/ (2025-02-27). Kanta hau Juan Inazio iztuetaren "Euscaldun anciña ancinaco ta are lendabizico etorquien dantza on iritci pozcarri gaitzic gabecoen soñu gogoangarriac beren itz neurtu edo versoaquin" bilduman argitaratu zen (1826). (Iturria: WWW Eusko Ikaskuntza, https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/dokumentu-fondoa/euskal-kantutegia/ab-42/, 2025-01-30).