PARTITURA

Godalet dantza

3.maila | C-Bb-Eb-F instr. | Minus one | Talde anitza
  • Bilduma: Doinuekin jolasean ; 19
  • Egilea: Herrikoia ; Juantxo Vega Aginaga (1960-)
  • Sorrera urtea: null
  • Edizio urtea: 2016

Bralea dantza-jauziarekin batera, godalet dantza da maskaradetako - Zuberoako iñauteri berezietako - gorrien agerraldi nagusia. Dantzari hoberenek parte hartzen dute horretan. Zaharrek ziotenez, Barkoxe herriak asmatu zuen dantza hau. Antzinako denboretan - XX. mende hasieran oraino -, Zuberoako maskaradak goizean egin ohi ziren. Agerraldi osoa egin ondoren, maskaradetako arizaleak bazkaltzera joaten ziren edo herriko plazan biltzen ziren, goizean zehar eskaini zizkieten janariak gozatzearren. Beti ere zaharrek ziotenez, giro horretan sortu zen godalet dantza. Jolas modu batean, mutil gazte bat dantzan hasi zen baso edo godalet baten inguruan. Ezagutzen zituen püntü edo dantza-urratsak dantzatu zituen. Beste dantzariek gauza bera egin nahi izan zuten eta, horrela, jokoan aritze hori dantza bilakatu eta Zuberoa guztian hedatu zen. (Iturria: WWW Auñamendi Eusko Entziklopedia, 2025-01-21).