PARTITURA
Ume eder bat
2.maila | C-Bb-Eb-F instr. | Minus one | Talde anitza
"Ume eder bat" Jose Maria Iparragirreren abesti ezaguna da. Abestiak azpititulu bat du, "Nere maitiarentzat". Horrek garbi erakusten du maitasunezko abestia dela. Gertaerak Donostian ematen dira. (Iturria: WWW Wikipedia, https://eu.wikipedia.org/wiki/Ume_eder_bat, 205-02-03). Ikus doinu honen jarraipena GALAI GAZTEAK GALDETZEN DUTE. “Nere maitiarentzat” du izenburua baina “Ume eder bat” izenez ezagutzen da aspaldi honetan. Doinu hau bera Segovian jaso omen zuen Kurt Schindler jaunak Arrorro corderito divino letrarekin; ikus aita Donostia “Obras Completas II” 209 orrian. (Iturria: WWW Xenpelar Dokumentazio Zentroa, https://bdb.bertsozale.eus/es/web/doinutegia/view/1566-ume-eder-bat-ikusi-nuen-i, 2025-02-03).
Moldatzaileak: Natalia Bellido Salcedo (pianoa eta teklatuak), Andoni Etxebeste Arriandiaga (bateria eta perkusioa), Koldo Soret Berregui (baxua, gitarra eta teknikaria), Amaia Gargallo Oyarbide (abeslaria), Santiago Banda Placeres (pianoa eta teklatuak), Imanol Gómez Alcón (baxua, perkusioa eta teknikaria), David Gil Cañón (teknikaria), Ines Irazu Arroyo (kopiatzailea), Eugenio Rubio Ubeda (kopista), Asier López Iraola (kopiatzailea), Iñaki Barrenetxea Garbizu (kopiatzailea) eta Joseba Roldan Aguado (diseinu grafikoa).