PARTITURA
Musikatu bizitza
3.maila | C-Bb-Eb-F instr. | Musika Kultura | Pianoa | Talde anitza
"Musikatu bizitza" Europako Musika Eskolen Jaialdia errepresentatzeko abesti gisa saritua izan zen 2016an. (Iturria: https://garazizabaletamendizabal.com/, 2025-03-17). Juan Jose Ocon Udal Musika Eskolako irakasleak adierazi duenez, jaialdia erronka handia da: "Guztion artean amestutako erokeriak egia bihurtzen ari dira pixkanaka. EMUSIK 2016k errepertorio berezia izango du, ikasleen eta zaleen zailtasunetara egokitua, instrumentu sinfonikoentzat, gitarrentzat, txistuentzat, trikitixentzat, akordeoientzat; guztiek ezagutzen dituzten obrak dira, baina bertsio bereziak dituzte, tradizioa eta berrikuntza txertatzen dira, hip hop edo tekno erritmoekin ". Zuzendari musikalaren arabera, jaialdiak sorpresak izango ditu, non musikak eta dantzak protagonismo berezia izango duten: "Aste hauetan egin den lan nekeza ikasleen eta zaleen poztasun aurpegiarekin saritzen da, Anoetako jardueren antzekoetan parte hartzen dutenean". Konponketak Xabier Zabalak egin ditu. (Iturria: WWW Euskadiko Orkestra,https://www.euskadikoorkestra.eus/berriak/emusik-2016-jaialdirako-kantuen-errepertorioa-osatu-da-emulagun-erakundeei-esker-horien, 2025-03-17).
Letra: https://musikorok.blogspot.com/2016/02/emusik-2016-musikatu-bizitza.html, 2025-03-17).
Moldatzaileak: Xabier Zabala (1967-), Mikel Mate (1971-).