PARTITURA
Sardinaren Ehorzketa : Martxa Sasiserioa (1886)
3.maila | Banda | Musika Kultura
Sarriegi ez zen musikari profesionala, merkataritza-artekaria baizik. Hala ere, eskolak eman zituen Udalak 1876an sortu zuen Solfeo Eskolan, Santesteban maisuarekin batera, azken hori 1884an hil zen arte. 1881. urtean, La Fraternal eta Unión Artesana elkarteek inauteriak antolatzeko lekukoa hartu zutenean, Raimundo Sarriegiren musikaekoizpenik handieneko aldia hasi zen. Gaur egun, nagusiki San Sebastian martxa izenekoagatik eta danborradako konposizioengatik da ezaguna Sarriegi, baina haren obra-katalogoa zabala da: Comparsa del dios Momo, Caldereros de la Hungría, Iñudes y Artzaiak, Caballería de Gallos, Caballería de Viejas, Entierro de la Sardina, 1884ko Comparsa de Jardineros eta beste asko.
Martxoaren 9ko gaueko Inauterien Ehorzketarako, Raimundo Sarriegik martxa bat (martxa sasiserioa), bals bat, habanera bat eta gerlarien eta herensugearen eszena bat idatzi zituen. Konpositorea bera arduratu zen musikazuzendaritzaz dantzak eta eboluzioak plazaren erdian jarritako oholtzan egiten ziren bitartean. (Iturria: https://kutxafundazioa.eus/sites/default/files/ERALDEAK_erresoluzio-bajuan.pdf, 2025-03-20).