PARTITURA
Ator ator
2.maila | C-Bb-Eb-F instr. | Minus one | Talde anitza
"Hator hator" euskal gabon kanta herrikoia da. Kantuaren lehen bertsioa XVIII. mendean sortu zuten Durangoko de la Fuente anaiek ("Durangoko plateruak" bezala ezagunak). Urteetan zehar hobekuntzak jaso ditu gero hitzetan eta harmonizazioan. Gabon gauean bildu omen dira beti familiako senide guztiak, atzerrian edo beste herri batean bizi direnak ere. Kanpoan dauden senide horiek etxera itzultzen dira egun horretan. Egun horietan neguko solstizioa da, urte osoko beste egunekin konparatuta gau luzeena dutenak dira. Gau luze eta hotz hori aukera aproposa da familia osoa biltzeko, suaren inguruan eta, garai batean, gaztaina zimel beroak jateko. Gaztainak burdinazko danbolin baten barruan prestatzen dira suaren gainean, eta eragin egin behar zaio danbolinari gaztainak hor barruan bueltaka ibil daitezen, "txipli txapla pun" soinuarekin azala hautsita ondo egin daitezen. (Iturria: WWW Wikipedia, 2025-01-21).
Moldatzaileak: Natalia Bellido Salcedo (pianoa eta teklatuak), Andoni Etxebeste Arriandiaga (bateria eta perkusioa), Koldo Soret Berregui (baxua, gitarra eta teknikaria), Amaia Gargallo Oyarbide (abeslaria), Santiago Banda Placeres (pianoa eta teklatuak), Imanol Gómez Alcón (baxua, perkusioa eta teknikaria), David Gil Cañón (teknikaria), Ines Irazu Arroyo (kopiatzailea), Eugenio Rubio Ubeda (kopista), Asier López Iraola (kopiatzailea), Iñaki Barrenetxea Garbizu (kopiatzailea) eta Joseba Roldan Aguado (diseinu grafikoa).