PARTITURA
Jeiki Jeiki
2.maila | C-Bb-Eb-F instr. | Minus one | Talde anitza
"Jeiki jeiki" (euskara batuan: Jaiki, jaiki) euskal abesti herrikoi bat da. Jatorria Iparraldean du, horregatik abesti honek "olandresak" —hots, holandarrak— aipatzen ditu, garai batean Frantzia eta Herbehereak gerran izan baitziren. Gerora, XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasieran, euskal abertzaletasunak abestia bereganatu eta esanahi abertzalea eman zion, "Jeiki jeiki" hitzekin euskal nazioaren kontzientziaren pizkundearen metafora egin nahirik. Horrela, abesti aberkoi ere bilakatu zen, eta abestiaren hitzak neurri batean aldatu zituzten. (Iturria: WWW WWW Wikipedia, https://eu.wikipedia.org/wiki/Jeiki_jeiki, 2025-02-25).
Moldatzaileak: Natalia Bellido Salcedo (pianoa eta teklatuak), Andoni Etxebeste Arriandiaga (bateria eta perkusioa), Koldo Soret Berregui (baxua, gitarra eta teknikaria), Amaia Gargallo Oyarbide (abeslaria), Santiago Banda Placeres (pianoa eta teklatuak), Imanol Gómez Alcón (baxua, perkusioa eta teknikaria), David Gil Cañón (teknikaria), Ines Irazu Arroyo (kopiatzailea), Eugenio Rubio Ubeda (kopista), Asier López Iraola (kopiatzailea), Iñaki Barrenetxea Garbizu (kopiatzailea) eta Joseba Roldan Aguado (diseinu grafikoa).