PARTITURA
Adio ene maitea
2.maila | C-Bb-Eb-F instr. | Minus one | Talde anitza
Versallesen Maria Antonietaren salan P. Garat kantari famatuak abesten zituen euskal kantuetako bat hau omen zen. Aita Riezuk bere "Flor de canciones" liburuan dionez zalantzak daude doinu honen jatorria ez ote den Euskalerria. Guri ere zalantzat sortu zaizkigu gure adiskide Jabier Mendizabal arrasatearrak emandako grabazaio bat entzutean. Venezuelako lurretan, Brasilgo mugetan bizi den Pemoi tribuko emakume batek abestutako kantutxo bat eman digu Jabierrek. Lau bertso dira, inglesez kantaturik, inguruko Guayana inglesakoa baita berez delako kantaria. Doinua hauxe bera da.. (Iturria: WWW Xenpelar Dokumentazio Zentroa, https://bdb.bertsozale.eus/es/web/doinutegia/view/1677-adios-ene-maitia, 2025-01-31).
Moldatzaileak: Natalia Bellido Salcedo (pianoa eta teklatuak), Andoni Etxebeste Arriandiaga (bateria eta perkusioa), Koldo Soret Berregui (baxua, gitarra eta teknikaria), Amaia Gargallo Oyarbide (abeslaria), Santiago Banda Placeres (pianoa eta teklatuak), Imanol Gómez Alcón (baxua, perkusioa eta teknikaria), David Gil Cañón (teknikaria), Ines Irazu Arroyo (kopiatzailea), Eugenio Rubio Ubeda (kopista), Asier López Iraola (kopiatzailea), Iñaki Barrenetxea Garbizu (kopiatzailea) eta Joseba Roldan Aguado (diseinu grafikoa).