PARTITURA

Agur Jaunak

2.maila | C-Bb-Eb-F instr. | Minus one | Talde anitza
  • Bilduma: Donostiako Udalaren Kantutegia H Bilduma ; 02
  • Egilea: Herrikoia ; Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola
  • null
  • Edizio urtea: 2010

“Agur jaunak! euskal abesti herrikoia da. Norbaiti harrera edo agurra egiteko abestu ohi zaio, baita omentzeko ere. Dirudienez, abesti hau XIX. mendean sortu zen. Izan ere, Antonio Peña Goñi musikariak Felipe Pedrell-i 1892an bidalitako eskutitz batean, Errenteriako jatetxe batean Urtxalle pelotari ospetsuarengandik jasotako doinuaren berri ematen dio. Hark 1892an bertan argitaratu zuen eskutitza eta "Euskaldun lotoskaria" partitura "Ilustración Musical Hispano Americana" aldizkarian. Gipuzkoako Foru Aldundiak 1917ko abuztuaren 13an Mikeleten klarin-dei moduan onartu zuen. Jose Olaizola Gabarain musikariak sortu zuen abestiaren lehenengo bertsioa "Lapurdiko aspaldiko ehiza-kanta bat egokituta". Abestia 1918ko abuztuaren 1.an aurkeztu zen lehenengoz Loiolako Santutegian San Ignazio jaialdirako. Oso ezagun bihurtu zen hilabete geroago Oñatin egin zen Eusko Ikaskuntzako Bilkuran. Halere, sortzailea nor izan ote zen, hainbat bertsio dago; badirudi Manuel Frantzisko Lekuona Urtxalle pilotari eta bertsolaria izan zela abestiaren sortzailea, zabaltzailea edo lehen omendu ezaguna. (Iturria: WWW Wikipedia, 2025-01-31).

Moldatzaileak: Natalia Bellido Salcedo (pianoa eta teklatuak), Andoni Etxebeste Arriandiaga (bateria eta perkusioa), Koldo Soret Berregui (baxua, gitarra eta teknikaria), Amaia Gargallo Oyarbide (abeslaria), Santiago Banda Placeres (pianoa eta teklatuak), Imanol Gómez Alcón (baxua, perkusioa eta teknikaria), David Gil Cañón (teknikaria), Ines Irazu Arroyo (kopiatzailea), Eugenio Rubio Ubeda (kopista), Asier López Iraola (kopiatzailea), Iñaki Barrenetxea Garbizu (kopiatzailea) eta Joseba Roldan Aguado (diseinu grafikoa).