PARTITURA
Harizko laukotea, op. 31 (1go mugimendua)
4.maila | C-Bb-Eb-F instr. | Kamara | Talde anitza
“Cuarteto en Sol sobre temas populares vascos, Op. 31” (1905) (Iturria: WWW Wikipedia, 14-03-2025). "Quatuor à cordes sur des thèmes populaires basques" Parisen datatua dago 1905. urtean, egilea oraindik Schola Cantorumeko ikaslea denean. Hiru euskal abesti herrikoitan oinarrituta dago: "Mariya nora zuaz" lehen denborarako, "Iriyarena" bigarrenerako, eta "Itxasoan" hirugarrenerako. Obra Donostian entzun zen lehen aldiz, José Mª Agesta konpositorearen aretoan, 1906ko abenduaren hasieran, eta Donostiako Gran Casinon estreinatu zen jendaurrean, 1907ko apirilaren 9an, harizko orkestrarako bertsioan, "Larrocha maisuak zuzentzen duen orkestraren aldeko kontzertuak" izenekoaren eskutik.