PARTITURA
Jardinzainen Konpartsa : Zortziko (1884)
3.maila | Banda | Musika Kultura
JARDINZAYEN KONPARTSA. Jardinzayen konpartsak lehen emanaldia 1818ko urtarrilaren 29an eskaini zuen. Konpartsa honek hamaika emanaldi eskaini zituen 1887. urtera arte. Guztien artean, 1846an Isabel II Erreginaren urtebetetzeak zirela-eta, gorteak gonbidatuta, Madrilgo euskaldunek egindakoa nabarmendu zen. Ez zuten aldizkakotasun jakin batekin eskaini, musikak eta letrak ere ez ziren beti berberak izan. 1850. urtera arte musika-materiala falta den arren, “jardinzayen” emanaldietan esan daiteke martxak, zortzikoak eta kontradantzak ohikoak zirela. José Juan Santestebanek martxa bat, bi zortziko eta bi kontradantza idatzi zituen 1850eko konpartsarentzat, eta 1884an Raimundo Sarriegi maisuak martxa bat, ereserki bat, bost kontradantza eta zortziko bat idatzi zituen. (Iturria: WWW Donostia Kultura, https://www.donostiakultura.eus/images/500_noticias/530_gabinete_de_prensa/2012/Festak/Inauteriak/Inauteriak-dossierra-eus-cas.pdf, 2025-03-21).
Letra: https://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Otras_publicaciones/Monograficos_Mitxelena/Abestiak_5.pdf, 2025-03-21