PARTITURA

Arzaigokia : kontradantza (1886)

3.maila | Banda | Musika Kultura
  • Bilduma: Donostiako ihauteriak ; 33
  • Egilea: Raimundo Sarriegui Echeverría (1838-1913) - Joxe Mari Oiartzabal Beloki (1946-)
  • Sorrera urtea: null
  • Edizio urtea: null

1886. urtean programa tradizionalari eutsiz, La Fraternal eta Unión Artesana elkarteek berritasun batzuk ekarri zituzten, hala nola Arzaigokia eta barietate-ikuskizun bat. La Bella Easo errebista itzuli egin zen saio berrituekin, baita Andaluziako lurrikararen biktimentzat eskatzeko estudiantina ere. (Iturria: https://kutxafundazioa.eus/sites/default/files/ERALDEAK_erresoluzio-bajuan.pdf, 2025-03-20).

"Jardinzayen konparsaren" zazpigarren melodia da: "Comparsa de Jardineros". A "Marcha", Lunes de Carnaval de 1884. (Texto castellano). B "Himno en el Jardín". (Texto castellano). C "Contradanza Primera": 1884. D "Contradanza Segunda": 1884. E "Contradanza Tercera": 1885. F "Contradanza Cuarta": 1885. G "Contradanza" y Comparsa Pastoril: 1886. H "Zortziko" (Texto euskérico). Guztira 8 melodia. (WWW ERESBIL https://www.eresbil.eus/web/uploads/archivosGeneradorWeb/Sarriegui/Euskor%207-BelloPortu_v.pdf, 2025-03-21).

JARDINZAYEN KONPARTSA. Jardinzayen konpartsak lehen emanaldia 1818ko urtarrilaren 29an eskaini zuen. Konpartsa honek hamaika emanaldi eskaini zituen 1887. urtera arte. Guztien artean, 1846an Isabel II Erreginaren urtebetetzeak zirela-eta, gorteak gonbidatuta, Madrilgo euskaldunek egindakoa nabarmendu zen. Ez zuten aldizkakotasun jakin batekin eskaini, musikak eta letrak ere ez ziren beti berberak izan. 1850. urtera arte musika-materiala falta den arren, “jardinzayen” emanaldietan esan daiteke martxak, zortzikoak eta kontradantzak ohikoak zirela. José Juan Santestebanek martxa bat, bi zortziko eta bi kontradantza idatzi zituen 1850eko konpartsarentzat, eta 1884an Raimundo Sarriegi maisuak martxa bat, ereserki bat, bost kontradantza eta zortziko bat idatzi zituen. (Iturria: WWW Donostia Kultura, https://www.donostiakultura.eus/images/500_noticias/530_gabinete_de_prensa/2012/Festak/Inauteriak/Inauteriak-dossierra-eus-cas.pdf, 2025-03-21).