PARTITURA
Atso Zaldieriaren Konpartsa (1881)
3.maila | Banda | Musika Kultura
Eralde horren izenik antzinakoena “Caballería sobre Viejas” da. 1870eko zezenketan atera zen lehen aldiz, Tabuyoren zuzendaritzapean. 1881. urtean, La Fraternal eta Unión Artesana elkarteek inauteriak antolatzeko lekukoa hartu zutenean, Raimundo Sarriegiren musikaekoizpenik handieneko aldia hasi zen. Gaur egun, nagusiki San Sebastian martxa izenekoagatik eta danborradako konposizioengatik da ezaguna Sarriegi, baina haren obra-katalogoa zabala da: Comparsa del dios Momo, Caldereros de la Hungría, Iñudes y Artzaiak, Caballería de Gallos, Caballería de Viejas, Entierro de la Sardina, 1884ko Comparsa de Jardineros eta beste asko. (Iturria: https://kutxafundazioa.eus/sites/default/files/ERALDEAK_erresoluzio-bajuan.pdf, 2025-03-20). Konpartsa hau 1870eko Inauterietan atera zen. Ondoren, pieza 1881ean argitaratu zen Sarriegiren Inauterietako gainerako musikarekin batera. (Iturria: Wikipedia, https://eu.wikipedia.org/wiki/Donostiako_Danborrada, 2025-03-20).