PARTITURA
Begi urdin bat
3.maila | Banda | Musika Kultura
Kaldereroak. Jai honetan, kaldereroak Donostiara Inauterien iragarle etorri zirenekoa ospatzen da, otsailaren lehen larunbatean edota Kandelario egunaren (otsailaren 2aren) ondorengo larunbatean. Hungariako Kaldereroen Konpartsak Turkiar Kaldereroen Konpartsa du aitzindari, zeinak, Gazteriaren Tertuliak antolaturik, 1828ko astelehen inaute egunean desfilatu baitzuen, italiar eta turkiar erara jantzita, denak batera kantuan eta txokolaterak eta metalezko beste tresna batzuk joz. Jaiegun hau Donostiako zaharrenetakoa da, eta ezin konta ahala konpartsa ibiltzen dira kalez kale, zartagin eta mailuez zarata ateraz, ehunka ahotsek Raimundo Sarriegi apartaren doinuak kantatu bitartean. Hungariako Kaldereroen lehen konpartsa 1884ko otsailaren 2an atera zen Donostiako kaleetara, Kandelario egunez. La Unión Artesana eta La Fraternal elkarteek antolatu zuten, Inauteri jaien barruan. Lehen irteera hartan, Konpartsak Raimundo Sarriegiren musika eta Adolfo Combaren hitzak erabili zituen. Bitoriano Iraolaren "Begi urdin bat abestia 1886an agertu zen. (Iturria: WWW Donostia Kultura, https://www.donostiakultura.eus/eu/festak/taula/kaldereroak, 2025-03-18).
Letra: WWW Groseko Kaldereroak, https://www.grosekokaldereroak.org/1024-768/letras.htm, 2025-03-18.