PARTITURA

Begiak parrez-parrez

2.maila | C-Bb-Eb-F instr. | Minus one | Talde anitza
  • Bilduma: Donostiako Udalaren Kantutegia E Bilduma ; 03
  • Egilea: Herrikoia ; Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola
  • Sorrera urtea: null
  • Edizio urtea: 2010

Kantu polit eta jostagarria dugu hauxe: tristuraz hasi eta ironia finez amaitzen da, bihotzeko penak burlairean arinduz: halakoxea da maitale mesprezatuaren mendekua... edo kontsolamendua!Harrokeria kritikatzeko erabiltzen duen irudiak, alegia, neskaren “palazioan” euririk ez dela sartzen ateri denean, “Andre nobia” kantuaren beste hura dakarkigu gogora: palazio bat eginen dugu zekalez edo lastoz... Baina gero, nobia zenarekin muturtutakoan, «zure palazioa lastoz egina da» kantatuko du min hartuak, «ez da inoiz erreko surik ez denean» edo horrelako zerbait... Mendekua... edo inpotentzia! Alegia, begiak barrez eta barrena negarrez. Kantu honen melodia “Quisiera ser alcalde Donostiakoa-ren” berdina da. (Iturria: WWW Donostiako Euskara Pattronatua, https://www.donostiaeuskaraz.eus/donostia/gorosti/kantari/begiak-parrez-parrez.htm, 2025-02-06).

Moldatzaileak: Natalia Bellido Salcedo (pianoa eta teklatuak), Andoni Etxebeste Arriandiaga (bateria eta perkusioa), Koldo Soret Berregui (baxua, gitarra eta teknikaria), Amaia Gargallo Oyarbide (abeslaria), Santiago Banda Placeres (pianoa eta teklatuak), Imanol Gómez Alcón (baxua, perkusioa eta teknikaria), David Gil Cañón (teknikaria), Ines Irazu Arroyo (kopiatzailea), Eugenio Rubio Ubeda (kopista), Asier López Iraola (kopiatzailea), Iñaki Barrenetxea Garbizu (kopiatzailea) eta Joseba Roldan Aguado (diseinu grafikoa).