PARTITURA
Donostiako Hiru Damatxo
2.maila | C-Bb-Eb-F instr. | Minus one | Talde anitza
Abestiaren egilea ezezaguna da. Jose Arrue ikerlariaren ikerlan baten arabera (“La canción ‘Iru damatxo…’ ¿Quién es su autor?” Euskalerriaren alde, Año XII, nº 220, 1922) Inazio Larramendi (1786-1855) azkoitiarra izan zen doinu berriaren egilea, baina Javier Kaltzakorta ikertzaileak, abestiaren neurkera zaharra, Euskal Herrian zehar hartu duen hedadura eta aldaerak kontuan harturik, lehenago ere (beste doinu batekin) abestuko zela pentsatzen du. (Iturria: WWW Wikipedia, 2025-01-21).
Moldatzaileak: Natalia Bellido Salcedo (pianoa eta teklatuak), Andoni Etxebeste Arriandiaga (bateria eta perkusioa), Koldo Soret Berregui (baxua, gitarra eta teknikaria), Amaia Gargallo Oyarbide (abeslaria), Santiago Banda Placeres (pianoa eta teklatuak), Imanol Gómez Alcón (baxua, perkusioa eta teknikaria), David Gil Cañón (teknikaria), Ines Irazu Arroyo (kopiatzailea), Eugenio Rubio Ubeda (kopista), Asier López Iraola (kopiatzailea), Iñaki Barrenetxea Garbizu (kopiatzailea) eta Joseba Roldan Aguado (diseinu grafikoa).