PARTITURA

Herri dantza

2.maila | C-Bb-Eb-F instr. | Minus one | Talde anitza
  • Bilduma: Donostiako Udalaren Kantutegia E Bilduma ; 08
  • Egilea: Jon Oñatibia Audela (1911-1979)
  • Sorrera urtea: null
  • Edizio urtea: 2010

1970eko hamarkada hasieran, Jon Oñatibiak “Erri-dantza” sortu eta plazaratu zuen, izenean bertan adierazi moduan, euskal herritarren dantza. Baztango mutil-dantzetan oinarritu zen Oñatibia, baina ohiko mutil-dantza bat erabili ordez, dantza berria sortu zuen. Asmoa, plaza guztietan, adin guztietako herritarrek dantzatzea zen. Mutil-dantzetan ez bezala, dantzaren une batean bikoteka jarrita elkarri begira dantzatzen zen “Erri-dantzan”. (Iturria: WWW Dantzan, https://dantzan.eus/albisteak/jon-onatibiaren-erri-dantza-40-urteren-ondoren-berriz-plazan, 2025-02-10).

Moldatzaileak: Natalia Bellido Salcedo (pianoa eta teklatuak), Andoni Etxebeste Arriandiaga (bateria eta perkusioa), Koldo Soret Berregui (baxua, gitarra eta teknikaria), Amaia Gargallo Oyarbide (abeslaria), Santiago Banda Placeres (pianoa eta teklatuak), Imanol Gómez Alcón (baxua, perkusioa eta teknikaria), David Gil Cañón (teknikaria), Ines Irazu Arroyo (kopiatzailea), Eugenio Rubio Ubeda (kopista), Asier López Iraola (kopiatzailea), Iñaki Barrenetxea Garbizu (kopiatzailea) eta Joseba Roldan Aguado (diseinu grafikoa).