PARTITURA
Ikusi mendizaleak
2.maila | C-Bb-Eb-F instr. | Minus one | Talde anitza
“Ikusi mendizaleak” euskal abesti herrikoia da, Sabino Lopez de Gereñok konposaturikoa. Sabin Gereñok konposatu zuen “Ikusi mendizaleak” martxa ezaguna, bere anaia Xabier Gereñok eskatuta, mendizaleek beren txangoetan abestu zezaketen abesti bat nahi zuela eta,. 1966ko gau batean asmatu zuen doinua eta, ondoren, letra. Xabier Gereñok "Euskal Kantu Berriak" lehiaketara aurkeztu zuen, baina epaimahaiak ez zuen onartu "interes gutxiko martxa" gisa hartu baitzuen. Ordurako, partitura jadanik banatuta zegoen, hainbat txistularik eta orfeoi taldek egileak jakin gabe zabaldu zuten eta izugarri zabaldu zen. 1968an Argoitia neba-arrebak (Irune eta Andoni Argoitia) CINSAn argitaratu zuten albumaren errepertorioan abestia txertatuta zegoen. 1970ean piezaren copyrighta erregistratu zuen Sabin Gereño-k. (Iturria: WWW Wikipedia, https://eu.wikipedia.org/wiki/Ikusi_mendizaleak, 2025-02-03).
Moldatzaileak: Natalia Bellido Salcedo (pianoa eta teklatuak), Andoni Etxebeste Arriandiaga (bateria eta perkusioa), Koldo Soret Berregui (baxua, gitarra eta teknikaria), Amaia Gargallo Oyarbide (abeslaria), Santiago Banda Placeres (pianoa eta teklatuak), Imanol Gómez Alcón (baxua, perkusioa eta teknikaria), David Gil Cañón (teknikaria), Ines Irazu Arroyo (kopiatzailea), Eugenio Rubio Ubeda (kopista), Asier López Iraola (kopiatzailea), Iñaki Barrenetxea Garbizu (kopiatzailea) eta Joseba Roldan Aguado (diseinu grafikoa).