PARTITURA
Oilar Zaldieriaren Konpartsa (1882)
3.maila | Banda | Musika Kultura
Kabalgata 1882: Chocolates Matías López fabrikaren eraldea, Estudiantina Euskalduna, Haurren Karroza, Nekromanteen Karroza, Zeresen Gurdia, Txinako musika, Vulkanoren Karroza, Neptunoren Maskorra, Jupiterren Karroza, Inauterietako Karroza Handia, Oilar Zaldieriaren eraldea, Inauterien Ehorzketa eta Sardinaren Garaipena.
Inauterietako igandeko desfilearen amaieran, erromatarren zenturia bat zihoan oilarren gainera igota, aurretik txaranga eta korneten banda zituela. Erromatarrak beren lantzekin, koraza distiratsuekin, kaskoekin eta kolore bizietako erromatar jantziekin eta oilar erraldoien gainean zihoazen, eta harmoniaz mugitzen ziren Raimundo Sarriegik konposatutako galoparen doinuari jarraikiz. Oilar Zaldieriaren eralde hori oso goraipatua izan zen, eta txalo handiak jaso zituen. (Iturria: https://kutxafundazioa.eus/sites/default/files/ERALDEAK_erresoluzio-bajuan.pdf, 2025-03-20).