PARTITURA
Gozogile
2.maila | C-Bb-Eb-F instr. | Minus one | Talde anitza
Artillero", "Pastelero"edo"Gozogile". ”Artillero, dale fuego” donostiar abesti herrikoi baten izenburua da, abestiaren lehenengo hitzak ere osatuz. XX. mendearen amaieratik Donostiako Aste Nagusiari hasiera ematen dion kanoikadaren ekitaldian abesteko ohitura zabaldu da (Iturria: WWW Wikipedia, https://eu.wikipedia.org/wiki/Artillero,_dale_fuego, 2025-02-04).
1830eko hamarkadan, segur aski 1834 eta 1836 urteen artean, Inauterietako konpartsa bat sortu zen, San Sebastian egunean goizeko 5ak aldera ateratzen zena Diana gisa, egun horretan, festa handiko egun guztietan bezala, Konstituzio Plazan ospatzen zen sokamuturra (zezen entokatuak) iragartzeko. Inauterietako konpartsa bat zen, non bakoitza modu ezberdin eta dibertigarrian mozorrotzen zen, uniformerik gabe. Ibilbidea amaitu ondoren, konpartsak danbolinarekin bat egiten zuen eta Konstituzio Plazan batera sartzen zen. Hogeita hamar urtez "Urra papito", "Pastelero" eta "Iriyarena" (jatorrizkoa) eta Santesteban maisuaren San Sebastian martxa joko ziren, bai eta kalejira herrikoiak ere.(Iturria: WWW Wikipedia, 2025-03-18).
Moldatzaileak: Natalia Bellido Salcedo (pianoa eta teklatuak), Andoni Etxebeste Arriandiaga (bateria eta perkusioa), Koldo Soret Berregui (baxua, gitarra eta teknikaria), Amaia Gargallo Oyarbide (abeslaria), Santiago Banda Placeres (pianoa eta teklatuak), Imanol Gómez Alcón (baxua, perkusioa eta teknikaria), David Gil Cañón (teknikaria), Ines Irazu Arroyo (kopiatzailea), Eugenio Rubio Ubeda (kopista), Asier López Iraola (kopiatzailea), Iñaki Barrenetxea Garbizu (kopiatzailea) eta Joseba Roldan Aguado (diseinu grafikoa).